NEW TRENDS LAB
YOUNG IDEAS, YOUNG TALENT
INDAR | IDEIAK
Disziplinartekotasuna
NTLk bere gain hartzen du Interdisciplinary Thinking Approach bat. Bertan, NTLko kideen – NTL-ers – ikuspegiak, beren proiektuei dagokienez, aberastu egiten dira gainerako NTL-en taldearen iritziekin eta gogoetekin. NTL–ers jatorri desberdineoak dira, eta horrek gaien ñabardurak eta ikuspegiak atzematen eta esperientzia intelektual askoz irekiagoa eta osoagoa lortzen laguntzen du.
Ildo horretan, azpimarratu behar dugu NTL inolako apriorismorik gabe sortu dela parte-hartzaileen jatorri akademikoari dagokionez: maila guztietako ikasleak ongietorriak dira NTL esperientziara; izan ere, gure ustez, diziplina anitzeko hurbilketa hori gure erakundearen ideia-indarretako bat da.
Out of the box thinking
NTL “out of the box” filosofiarekin bat sortu zen: gogoetak irakaskuntzako eta ebaluazioko pentsamendu klasikotik harago joaten saiatzen dira proiektu berritzaile bat bururatzeko: uste dugu bizi garen mundu aldakorrean unibertsitate-erakundea ez dela behar bezain arina eta iragazkorra aldaketa horiek kudeatzeko orduan.
NTLk igarobide horren zati bat zeharkatzen lagundu nahi du, ikasleen bikaintasuna ikuspegi praktiko batetik bultzatuz, eta talentu gaztearen eta herrialdeko enpresen arteko lotura goiztiarra sortuz.
Bottom-up approach
NTLn kontziente gara egungo gizartea konplexua eta globala dela, etengabe aldatzen ari dena. Horregatik, enpresetatik jaso ditzakegun inputez gain, gure proiektuetan bottom-up hurbilketa bat babesten dugu: ikasleek, trends berriei lotutako haiek proposatutako proiektuak aurkeztu eta garatu ondoren, enpresek eta beste erakunde batzuen proiektuak lantzen dituzte.