NEW TRENDS LAB

YOUNG IDEAS, YOUNG TALENT

Ideia

Ikasle talde batek eta irakasle batek elkarrekin egindako gogoetetatik sortu zen NTL; izan ere, sistema alde batera utzita, beren ideiak eta kezkak bateratu zituzten, eta sistemaren gabezia jakin batzuk nola arindu zitzaketen aztertzen saiatu ziren, aldaketa sustatuz. Aldaketa horrek, proiektu gisa, profil jakin bateko ikasleen nahiak bultzatzeko balioko luke: eskola, praktika eta azterketa tradizionaletatik kanpo zertxobait gehiago emateko biderik aurkitzen ez duten ikasleak, hain zuzen ere.

Topaketa eta gogoeta horien helburua -NTLren ideiak aurrera egin ahala gorpuztuz joan zena- sisteman aldaketa bat eragitea zen, lehen aipatutako kezkei bide emateko eta, aldi berean, UPV/EHUko ikasleen artean talentu hasiberria eta aprobetxatu gabea goiz identifikatzeko, sustatzeko eta harremanetan jartzeko.

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos.
Privacidad
Skip to content