NEW TRENDS LAB

YOUNG IDEAS, YOUNG TALENT

Digitalizazioa eta adimen artifiziala

Adimen artifiziala tresna berri bat da, bizitzaren ia alderdi guztietan iraultza sortzen ari dena, ekonomia- eta lan-munduan berebiziko eragina duena eta, batez ere etorkizunari begira, edukiko duena. Era berean, ekoizpen-sistemen digitalizazioak mota guztietako enpresa-prozesuak eta -jarduerak automatizatzea eta sistematizatzea ahalbidetzen du.

Digitalizazioaren eta adimen artifizialaren ondorio nagusia produktibitatea handitzea da. Hala ere, balizko ondorio kaltegarriak  ere baditu, eta horiek minimizatzen saiatu behar da, hala nola:

Ekoizpen-prozesuen digitalizazioak eraso informatikoak jasan ditzaketen sistema teknologikoak eskatzen ditu. Horrenbestez, zibersegurtasun-sistemak ezarri behar dira, saboteoak eta hackeoak saihesteko.

Sozialki kezka handia sortzen duen digitalizazioaren eta IAren erabileraren ondorio bat teknologia horiek ekar dezaketen enplegu-suntsipena da: teknologia horien erabilerak langilegiak murriztu edo, batzuetan, ezabatzea ere eragin dezake produkzio-kateen segmentu desberdinetan.

Digitalizazioak datuak izugarri biltzea ahalbidetzen du eta, batzuetan, pertsonen eskubideak urra ditzake.

Adimen artifizialeko modeloak entrenatzeko eta erabiltzeko, datu-kopuru handiak erabili behar dira eta, batzuetan, datu horiek alboratuta egoten dira hainbat arrazoirengatik.

Zalantzarik gabe, ekoizpen-prozesuen eta enpresa-jardueren digitalizazioak mehatxuen eta aukeren mundu berri bat irekitzen du.

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos.
Privacidad
Skip to content