NEW TRENDS LAB
YOUNG IDEAS, YOUNG TALENT
Nor gara?
New Trends Lab talentua duten ikasleen topagunea da. Unibertsitatean lehen denboraldia arrakastaz gainditu ondoren, haien ezagutza ikuspegi praktiko batetik garatu nahi dutenentzat, gizarte-, ekonomia- eta enpresa-arloan sortzen ari diren joera berriak identifikatuz, aztertuz eta aplikatuz.



HARTZAILEAK

EGITURA

TRENDS
Disziplinartekotasuna
NTLk bere gain hartzen du Interdisciplinary Thinking Approach bat. Bertan, NTLko kideen – NTL-ers – ikuspegiak, beren proiektuei dagokienez, aberastu egiten dira gainerako NTL-en taldearen iritziekin eta gogoetekin. Izan ere, NTLko kideek, jatorri desberdinekoak izanda, gaien ñabardurak eta ikuspegiak atzematen eta esperientzia intelektual askoz irekiagoa eta osoagoa lortzen laguntzen dute.
Ildo horretan, azpimarratu behar dugu NTL inolako apriorismorik gabe sortu dela parte-hartzaileen jatorri akademikoari dagokionez: maila guztietako ikasleak ongietorriak dira NTL esperientziara; izan ere, gure ustez, diziplina anitzeko hurbilketa hori gure erakundearen ideia-indarretako bat da.
Out of the box thinking
NTL “out of the box” filosofiarekin bat sortu zen: irakaskuntzako eta ebaluazioko pentsamendu klasikotik harago joaten saiatzen gara proiektu berritzaile bat bururatzeko, bizi garen mundu aldakorrean aldaketak kudeatzeko unibertsitatea ez baita behar bezain arina eta eraginkorra.
NTLk igarobide horren zati bat zeharkatzen eta ikasleen bikaintasuna ikuspegi praktiko batetik bultzatzen lagundu nahi du, talentu gaztearen eta herrialdeko enpresen arteko lotura goiztiarra sortuz.
Bottom-up approach
NTLn kontziente gara gizarte konplexu eta global batean bizi garela, etengabe aldatzen ari dena. Horregatik, enpresetatik jaso ditzakegun inputez gain, gure proiektuetan bottom-up hurbilketa bat babesten dugu: ikasleek, trends berriei lotutako proiektuak aurkeztu eta garatu ondoren, enpresek eta beste erakunde batzuek proposatutako proiektuak landuko dituzte.